59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URZAINKI

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Urzainkiko Udalak, 2020ko abenduaren 14an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Aurrekontuaren espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin. Epe horretan alegaziorik jartzen ez bada, behin betiko onetsitzat joko da.

Urzainkin, 2020ko abenduaren 14an.–Alkatea, Félix Jesús Galetx Laiana.

Iragarkiaren kodea: L2102845