59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

2021eko lan egutegia

2020ko abenduaren 31an egindako ohiko osoko bilkuran 2021. urteko lan egutegia onartu zen, kontuan izanik Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 18an emandako 217/2020 Ebazpena,ondoren harturiko erabakia transkribatzen da:

Aho batez erabakitzen da:

1.–2021eko lan egutegia jarraian azaltzen den moduan onartzea:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Jaunaren Agerkundea (Errege eguna).

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Irailaren 29a: San Migel eguna (Herriko besta).

–Urriaren 12a: Pilareko Andre Maria.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa

–Abenduaren 6a: Espainiako Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

–Abenduaren 31a: Urte zahar eguna.

Urteko banaketa doitzeko, baliogabeak izanen dira urriaren 11, abenduaren 7a, 27a, 28a, 29a eta 30a, 2021ean epeak kontatzeari dagokionez, baita larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren egunak ere.

2.–Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia astearte eta ostegunetan 8:00etatik 11:00etara bitartean ezartzea.

3.–Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal iragarki taulan argitaratzea.

Urrozen, 2021eko otsailaren 23an.–Alkatea, Josu Zozaya Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2103084