59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Tuterako Udalak, 2019ko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, ezarri zituen Udalbatzako kideek kobratuko zituzten ordainsariak eta bilkura-sarien gehieneko kopuruak. Erabaki horren xedapen zatiaren 5. puntuan, hain zuzen, zehaztu zen kontzeptu horiei zegozkien zenbatekoak “eguneratuko zirela A mailako funtzionarioen ordainsariak bezala”.

Tuterako Udalak, 2021eko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen, honako hau dioena xedapen zatian:

“1.–Proposatzea indarrik gabe utz dadila 2021eko ekitaldiko eguneratzea ordainsari, kide anitzeko udal organoetako bilera-sari eta bilera-sari horien gehieneko mugei dagokienez, hau da, 2019ko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran hartu erabakiaren 5. puntuan onetsi zen eguneratzea.

2.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta jakinaraztea Tuterako Udalaren Kontu-hartzailetzari eta Langileria Unitateari.”

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tuteran, 2021eko otsailaren 23an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2103139