2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUBITZA
2021eko aurrekontua. Hasierako onespena
Subitzako Kontzejuko Batzarrak, 2021eko otsailaren 6an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra.
Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko apartatuan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
Subitzan, 2021eko martxoaren 3an.–Kontzejuko burua, Ismael Amatriain Goyeneche.
Iragarkiaren kodea: L2103721