59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Mugikortasuna eta trafikoa arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2021eko otsailaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zangozako mugikortasuna eta trafikoa arautzen dituen ordenantza, espedientean dagoen testuaren arabera.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zangozan, 2021eko martxoaren 1ean.–Alkatea, Lucia Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2103442