59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2021eko otsailaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen. Hona haren xedapen zatiak dioena:

1.–Hasiera batez onestea 2021eko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin.

2.–Onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrera biltzen dira Entitatearen beraren aurrekontua, Juan Francés de Iribarren Udalaren Musika Eskolako Patronatuarena, Udalaren Kirol Patronatuarena eta San Vicente de Paúl Zahar Etxearen erakunde autonomoarena.

3.–Hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratzea, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epean.

4.–Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betikoz onetsiko. Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Zangozan, 2021eko martxoaren 1ean.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2103438