59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2021eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zangozako Udalaren 2021eko plantilla organikoa; haren barnean sartzen dira toki entitatearena berarena, San Vicente Paul udal zahar etxea erakunde autonomoarena, Juan Francés de Iribarren udal musika eskolako patronatuarena eta Udalaren Kirol Patronatuarena.

Espedientea Udalaren bulegoetan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla behin betiko onetsitzat joko da.

Zangozan, 2021eko martxoaren 1ean.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2103436