59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2021eko karga-tasak. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2021eko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea, 2021erako, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren tarteen karga-tasa eta koefizienteetan.

Espedientea jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espediente hori azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork ez badu aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, behin betiko onetsitzat joko da aldaketa.

Ribaforadan, 2021eko otsailaren 25ean.–Alkate udalburua, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2103525