59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Petilla Aragoiko Udalak, 2020ko abenduaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021erako aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legearen 271. artikuluan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari dagokionez ezarritakoari jarraikiz, espedientea iragarki-taulan eta 2020ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 16an, argitaratu eta jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien alegazioak aurkez zitzaten.

Aurreko epea igarota alegaziorik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, aurrekontua behin betiko onetsi da, eta foru araudi horren 202.3 artikuluan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari dagokionez xedatutakoari jarraikiz, argitaratzen da behin betiko onetsitako aurrekontua, laburturik.

Jakinarazten da aurrekontuaren behin betiko onespen honen aurka aurkezten ahal direla uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakian ezarritako errekurtsoak.

Petilla Aragoin, 2021eko otsailaren 23an.–Alkate udalburua, Florentino Aguas Arilla.

PETILLA ARAGOIKO UDALAREN AURREKONTUA 2021ERAKO

GASTUAK:

1.–Langileria gastuak: 39.750,00 euro.

2.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 74.800,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 13.560,00 euro.

5.–Kontingentzia funtsa: 16.330,00 euro.

6.–Inbertsio errealak: 107.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 251.440,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 56.800,00 euro.

2.–Zeharkako zergak: 1.500,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 5.300,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 14.370,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 122.650,00 euro.

7.–Kapital transferentziak: 50.820,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 251.440,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2103207