59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan ezarriari jarraikiz (dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), aditzera ematen da 2020ko abenduaren 16ko osoko bilkuran onetsitako 2021eko plantilla organikoa, zeina onetsi baitzen aurrekontua hasiera batez onestearekin batera eta bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluarekin; halaber, udal honetako lanpostuen zerrenda ematen da aditzera. Plantillaren hasierako onespena 2021eko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an, eta ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

Lanpostuaren izena: Ezkabarteko eta Olaibarko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udala: Ezkabarteko Udala. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %10. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa.

Lan-kontratudunak

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala, lanaldi partzialean (%50eko lanaldia). Maila: C. Lanpostuko osagarria: %22. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: 1. Egoera: hutsik.

IZENEN ZERRENDA

Lan-kontratudunak

Joaquín Lizarraga Sanz: Ezkabarteko eta Olaibarko Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Antzinatasuna: 2018-12-10. Egoera: jardunean. Izaera: kontratu administratiboa.

María Jesús Uriz Villanueva: administrari-ofiziala, lanaldi partzialean (%50eko lanaldia). Maila: C. Antzinatasuna: 2011-06-01. Egoera: jardunean. Izaera: kontratu administratiboa.

Olaibarren, 2021eko martxoaren 3an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2103862