59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Udalak, 2020ko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, bai eta hura betearazteko oinarriak eta aurrekontu bakarra osatzen duen gainerako dokumentazioa ere. Hura 2021eko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an. Jendaurrean egoteko aldia iraganik haren kontra inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 69/1990 Foru Legearen 277.1 artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan xedatuarekin, behin betiko onetsirik gelditu da. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

KAPITULUA

IZENA

HASIERAKO AURREIKUSPENAK

(eurotan)

1

ZUZENEKO ZERGAK

73.500,00

2

ZEHARKAKO ZERGAK

3.000,00

3

TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK

12.700,30

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

110.900,00

5

ONDAREKO DIRU-SARRERAK ETA HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUAK

850,00

7

KAPITAL-TRANSFERENTZIAK ETA BESTE DIRU-SARRERA BATZUK

26.820,00

GUZTIRA

227.770,30

GASTUAK:

KAPITULUA

IZENA

HASIERAKO AURREIKUSPENAK

(eurotan)

1

LANGILERIA GASTUAK

73.561,30

2

ONDASUN ARRUNTETAKO ETA ZERBITZUETAKO GASTUAK

71.150,00

3

FINANTZA-GASTUAK

500,00

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

22.960,00

5

BESTE USTEKABE BATZUK

2.600,00

6

INBERTSIO ERREALAK

46.999,00

7

KAPITAL-TRANSFERENTZIAK

10.000,00

GUZTIRA

227.770,30

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Olaibarren, 2021eko martxoaren 3an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2103605