59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

2021eko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Xabierko Udalak, 2021eko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa 15 egun baliodunean egonen dira ikusgai Udal Idazkaritzan, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235. artikuluekin bat.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko dira, eta beteko da bakoitzaren laburpena argitaratzeko tramitea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Xabierren, 2021eko martxoaren 2an.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.

Iragarkiaren kodea: L2103455