59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

2020rako karga-tasak eta tasak

Jaurrietako Udalak, 2021eko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

Lehenbizikoa.–Onestea 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten karga-tasak eta tasak.

–Lurraren kontribuzioa: %0,27, udalerriko higiezin guztietarako.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: benetako gehikuntzaren zenbatekoa zehazteko, mantendu egiten dira Toki Ogasunak arautzen dituen 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko tasak. Karga-tasak ere bere horretan segitzen du (%12).

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren indizea, 1,2.

–Bideen tasa: 6,00 euro etxebizitzako, eta 0,50 eurora igotzen da, landa-lurreko ondasun higiezinen katastroko balioaren gainean.

–Ur-kontsumoaren prezio publikoa: bere horretan uzten da, hau da, 0,25 euro/m³/urte gehi %10 (BEZ), eta 27,50 euroko kuota finkoa gehi %10 (BEZ) hornidura bakoitzeko. Hargune berriaren prezioa: 30,05 euro.

–Mahukako ura. Aziendarako eta nekazaritzarako: 30,00 euro urtean; eta beste erabileretarako (baratzea, autoak eta bestelakoak): 15,00 euro urtean.

–Saneamenduko tasa: bere horretan geldituko da, hau da, 27,50 euro gehi BEZaren %10, hargune bakoitzeko.

–Hilerria. Nitxoen 10 urteko emakida dohainik izanen da jende guztiarendako, kontuan hartu gabe Jaurrietan erroldaturik dauden ala ez. Hilarriak: Udalak bere gain hartuko du nitxoetako lehen hilarriaren kostua, bat etxe bakoitzeko, eta gainerakoak partikularrek ordainduko dituzte. Paratzen diren hilarriak gaur egungoak bezalakoak izanen dira, hau da, denak berdinak.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki honek 2021. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

Jaurrietan, 2021eko otsailaren 2an.–Alkatea, Nekane Moso Elizari.

Iragarkiaren kodea: L2103137