59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatua betetzeko, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Iturmendiko Udalaren 2021eko plantilla organikoa.

Hasierako onespena 2020ko azaroaren 27an egin bilkuran erabaki zen (2020ko 294. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 21ekoa).

Iturmendin, 2021eko otsailaren 5ean.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %13,69. Arriskuko osagarria: %7. Mailako osagarri berariazkoa: %12. Beste osagarri batzuk: %10. Baldintza berariazkoa: B2 euskara maila.

Administrari-ofiziala: Bakaikuko Udalarekin partekatua. Buru den udala: Iturmendi. Lanaldi osoa. Lanaldiaren %40 Bakaikun. C maila. Sarbidea: oposizioa. Mailako osagarria: %12. Egoera: hutsik. Euskaraz jakitea nahitaezkoa da: EGA.

Bakaikuko eta Iturmendiko Udalen Batasuneko idazkaria. Lanaldi osoa. Lanaldiaren erdia Bakaikun. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %5,72. Beste osagarri batzuk: %10. Egoera: hutsik. Euskaraz jakitea nahitaezkoa da: EGA.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak

Zerbitzu anitzetako enplegatua Santiago Agirre Galartza. Antzinatasuna: 1991ko martxoaren 1a.

Araubide administratiboko bitarteko langileen zerrenda

Administrari-ofiziala: Isabel Huarte Martija. Antzinatasun aitortua: 2012ko otsailaren 28a. Egoera: jardunean.

Idazkaria: Eunate Nicuesa Txakon. Antzinatasun aitortua: 2016ko abuztuaren 31. Egoera: jardunean.

Iragarkiaren kodea: L2103232