59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, iraganik 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor bakarraren espedientea jendaurrean izateko epea alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da aipatu aurrekontua, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluaren edukiaren arabera.

Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2020ko 294. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ean.

Horrenbestez, eta bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Legearen 202.3 artikuluarekin, haren laburpena ematen da argitara. Hona hemen:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 116.420 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 7.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak eta bestelako diru-sarrerak: 5.383 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 179.313,36 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 118.308,87 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 17.177,95 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 443.603,18 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen ordainsaria: 104.666,36 euro.

2. kapitulua.–Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 89.590,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 660,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 85.990,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 61.537,78 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 22.950,00 euro.

Gastuak, guztira: 365.394,14 euro.

Iturmendin, 2021eko otsailaren 5ean.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

Iragarkiaren kodea: L2103201