59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2021erako koefizienteak eta karga-tasak. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2020ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasak eta koefizienteak, 2021erako. 1571/2020 espedientea.

2020ko 256. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 3an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta legezko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, testu aldatua argitara ematen da jarraian, indarra har dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean.

“Lehena.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako ezartzea ehuneko hamasei eta erdiko zerga-tasa: %16,50.

Bigarrena.–Sortzaldi bakoitzerako, honako koefiziente hauek onestea:

URTEAK

KOEFIZIENTEA

(Gehienekoak)

< 1

0,07

1

0,07

2

0,15

3

0,24

4

0,33

5

0,26

6

0,08

7

0,06

8

0,06

9

0,06

10

0,06

11

0,06

12

0,06

13

0,06

14

0,06

15

0,06

16

0,09

17

0,09

18

0,49

19

0,47

20

0,60

Hirugarrena.–Koefiziente eta tasa horiek argitara daitezela agintzea, jendaurreko informazioaren izapidea betetzeko.”

Uharten, 2021eko otsailaren 26an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2103269