59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Fiteroko Udalak, 2021eko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko ekitaldirako plantilla organikoa, bai Udalarena bai haren erakunde autonomoarena, hots, San Raimundo zahar etxearena. Era berean, erabaki zuen horren espedientea jendaurrean jartzea, iragarkia argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten, 15 egun balioduneko epean.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko epea iragan eta gero.

Fiteron, 2021eko otsailaren 24an.–Alkate udalburua, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2103192