59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EKAI

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Ekaiko Kontzejuak, 2021eko otsailaren 7ko bilkuran, legezko gehiengoa izanik, hasiera batez onetsi zituen Ekaiko Kontzejuaren 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta egungo gainerako legeetan ezarritako tramiteei jarraikiz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.ean xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten bada, Kontzejuak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Ekain, 2021eko otsailaren 8an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Huarte Garro.

Iragarkiaren kodea: L2103376