59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena

Udalak, 2021eko otsailaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Biurrun-Olkozko Udalaren 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarriak aldatzea.

Aipatutako espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, auzotarrek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten eta egin ditzaten egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.

Epe hori inork erreklamaziorik aurkeztu gabe igarota, aurrekontua betearazteko oinarriak behin betiko onetsita geldituko dira eta argitara emanen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Biurrun-Olkotzen, 2021eko martxoaren 4an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2103748