59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2021eko martxoaren 2an egin ezohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2021eko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik izanez gero, Osoko Bilkurak horien eta aurrekontuaren behin betiko onespenaren gaineko akordio zehatza hartuko luke. Erreklamaziorik ez balego, aurrekontua behin betiko onartutzat emanen da, jendaurreko epea igaro ondoren.

Baztanen, 2021eko martxoaren 2an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2103406