59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2021eko martxoaren 2an egin ezohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa.

Indarrean diren xedapenak bete beharrez, onetsitako plantilla organikoa idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik izanez gero, Osoko Bilkurak horien eta plantillaren behin betiko onespenaren gaineko akordio zehatza hartuko luke. Erreklamaziorik ez balego, plantilla behin betiko onartutzat emanen da, jendaurreko epea igaro ondoren.

Baztanen, 2021eko martxoaren 2an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2103404