59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Kudeaketa Batzordeak, 2021eko urtarrilaren 19an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen 2021eko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea, eta hura 2021eko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 1ean. Jendaurrean egoteko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin bat, behin betiko onetsi da aurrekontua. Hona hemen haren laburpena:

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 108.615,03 euro.

2.–Zeharkako zergak: 15.675,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 46.056,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 131.888,33 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta bertzelako aprobetxamenduak: 39.531,05 euro.

7.–Kapital transferentziak: 38.793,20 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 343.573,82 euro.

GASTUAK:

1.–Langileria gastuak: 113.104,40 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 180.060,50 euro.

3.–Finantza-gastuak: 200,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 34.858,92 euro.

6.–Inbertsio errealak: 10.000,00 euro.

7.–Kapital transferentziak: 1.100,00 euro.

9.–Finantza-pasiboak: 4.250,00 euro.

Gastuak, guztira: 343.573,82 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan.

Bargotan, 2021eko otsailaren 23an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2103092