59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Arangurengo Udalak, 2020ko abenduaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko ekitaldiko aurrekontua.

Jendaurrean jartzeko iragarkia 2021eko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 11n, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Aurrekontua behin betiko onetsirik gelditu da, ondotik jasotzen den gisara:

DIRU-SARRERAK:

C.1.–Zuzeneko zergak: 3.850.000,00 euro.

C.2.–Zeharkako zergak: 750.000,00 euro.

C.3.–Tasak eta bestelako diru-sarrerak: 2.236.450,00 euro.

C.4.–Transferentzia arruntak: 3.268.750,00 euro.

C.5.–Ondareko diru-sarrerak: 103.000,00 euro.

C.6.–Inbertsio errealak besterentzea: 3.123.000,00 euro.

C.7.–Kapital transferentziak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 13.331.200,00 euro.

GASTUAK:

C.1.–Langileen ordainsariak: 3.801.320,00 euro.

C.2.–Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 5.648.880,00 euro.

C.4.–Transferentzia arruntak: 741.000,00 euro.

C.6.–Inbertsioak: 2.080.000,00 euro.

C.7.–Kapital transferentziak: 1.060.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 13.331.200,00 euro.

Mutiloan, 2021eko otsailaren 26an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2103304