59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3E/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 17koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez 2021eko dirulaguntzen deialdia onesten baita irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateek egin ditzaten migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak. DDBN identifikazioa: 549602.

Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoak etorkinen integrazioa arautzen du 2 ter artikuluan.

Azkenik, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen dituen urriaren 30eko 12/2009 Legearen 30. eta 31. artikuluetan, nazioarteko babesa eskatzen dutenen gizarte eskubideak eta harrera biltzen dira.

Ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak, Foru Komunitateko zergadunek gizarte intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7 arautzen duenak, finkatu eta lehenesten ditu garatu beharreko ekintzen jarduketak eta hartzaileak, eta parte hartzeko aukera ematen die Nafarroako Foru Komunitateko GKE-ei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei.

Dirulaguntza horien helburua da migratzaileak gizarteratzea, arreta berezia eskainiz egoera oso ahulean dauden adingabeei, gazteei eta emakumeei, kontuan izanik irregulartasun administratiboa faktore erabakigarria dela gizarte-bazterketa egoeretan eta pertsonen integrazioa mugatzen duela.

Deialdiak bidea ematen die entitate interesdunei berdintasunez parte hartzeko eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira.

Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuaren proposamen txostena jaso da espedientean, baita Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluaren txosten juridikoa eta onespena, eta kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ere.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateentzako dirulaguntzen deialdia onestea migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egiteko, baita haren oinarri arautzaileak ere, foru agindu honen I. eranskinean jasotzen direnak.

2. 440.953,59 euroko gastua baimentzea; horietatik 270.953,59 euro izanen dira F10001-F1100-4819-231900 “PFEZaren %0,7ko funtsa. Migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko erakundeentzako dirulaguntzak” partidaren kargura eta 170.000 euro, F10001-F1100-4819-231903 “Migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko erakundeentzako dirulaguntzak” partidaren kargura, 2021eko gastuen aurrekontukoak.

Baimendutako kredituari 200.000 euro gehitzen ahal zaizkio gehienez ere, 2021eko gastu-aurrekontuko “Gizarte entitateentzako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuetarako” izeneko F10002 F1200 4819 231900 partidaren kargura, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluko a) letran ezarritako baldintzekin, baldin aurrekontuan krediturik badago.

Horretaz gain, baimendutako kredituari 7.278.65 euro gehitzen ahal zaizkio, “PFEZaren %0,7ko funtsa. Migratzaileei harrera eta lagun egiteko entitateentzako dirulaguntzak” izeneko F10001-F1100-4819-231900 partidaren kargura, kreditua sortu baita itzulketen diru-sarrerak egiteagatik “Itxitako ekitaldietako itzulketa” izeneko F10000 F1000 3800 000000 partidan; jatorria deialdi honetan dute: irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzako deialdia, 2020. urterako, migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuetarako.

3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Administrazio bidea amaitzen ez duen foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Agindu hau igortzea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzura, Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora eta Idazkaritza Tekniko Nagusira; Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzailetza Delegatura; eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 17an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

I. ERANSKINA

2021EKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, IRABAZI-ASMORIK GABEKO GIZARTE EKIMENEKO ENTITATEEK MIGRATZAILEEI ETA ERREFUXIATUEI HARRERA ETA LAGUN EGITEKO PROIEKTUAK EGIN DITZATEN. OINARRI ARAUTZAILEAK

1.–Xedea.

1.1. Oinarri hauen xedea da arautzea zer araubidetan ematen zaizkien dirulaguntzak irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei, 2021. urtean migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egiteko.

1.2. Dirulaguntza horien helburua da migratzaileak gizarteratzea, arreta berezia eskainiz egoera oso ahulean dauden adingabeei, gazteei eta emakumeei, kontuan izanik irregulartasun administratiboa faktore erabakigarria dela gizarte-bazterketa egoeretan eta pertsonen integrazioa mugatzen duela.

1.3. Proiektuak bi motatakoak izanen dira:

–A modalitatea. Irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateek migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak, gisa honetako jarduerak barnean hartzen dituztenak:

• Ezagutzera ematea harrerako gizartearen testuinguru soziokulturala eta administrazioen eta erakundeen sarea.

• Orientazioa ematea eta kasuan kasuko jarduketa eremuko entitateak eta baliabideak helaraztea.

• Ahalduntze prozesuak.

• Gaztelania eta euskara ikastea.

• Laguntza psikologikoa.

• Eskola errefortzua.

• Kirol integrazioko jarduerak eta aisialdi eta denbora librekoak.

• Laguntza juridikoa.

• Kulturen arteko bitartekotza.

–B modalitatea. Nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonak hartzeko eta integratzeko programa indartzen duten proiektuak, Nafarroan aipatu programa kudeatzeko akreditatuak dauden entitateek garatzen dituztenak.

2.–Aurrekontuko egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

2.1. 440.953,59 euroko kreditua baimendu da, gehienez, deialdi honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko.

Modalitateen arabera, aurrekontua honela banatuko da:

–A modalitatea: 350.953,59 euro; horietatik 270.953,59 euro “PFEZaren %0,7ko funtsa. Migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko erakundeentzako dirulaguntzak” izeneko F10001-F1100-4819-231900 partidaren kargura izanen dira, eta 80.000 euro, berriz, “Migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko erakundeentzako dirulaguntzak” izeneko F10001-F1100-4819-231903 partidaren kargura (biak 2021eko gastuen aurrekontukoak dira).

–B modalitatea: 90.000 euro, “Migratzaileei harrera eta lagun egiteko entitateentzako dirulaguntzak” izeneko F10001-F1100-4819-231903 partidaren kargura (2021eko gastuen aurrekontukoa).

2.2. Proiektu bakoitzean, hauexek izanen dira gehieneko dirulaguntzak:

–A modalitatea: 45.000 euro

–B modalitatea: 45.000 euro.

2.3. Laguntzen zenbatekoa, oro har, onartutako aurrekontuaren %100ekoa izanen da, modalitate bakoitzean zehaztutako muga edukita.

Onartzen den aurrekontua kalkulatzeko, aurkezten den aurrekontuari honako diru kopuru hauek kenduko zaizkio: batetik, BEZa, pertsona edo entitate eskatzaileentzat berreskuratzeko modukoa bada, eta, bestetik, Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuaren ustez, proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren edo deialdiaren xedekoak ez diren jarduerei dagozkien diru kopuruak.

2.4. Modalitateetako edozeinetan zehazten den diru esleitu guztia banatzen ez bada, beste modalitatera bideratzen ahalko da.

2.5. Hasiera batean emandako diru kopuruak askatzen badira, emakida osagarri bat egin dakieke dirulaguntzarik jaso ez duten entitateei, edo, proiektu bakoitzeko baimendutako gehieneko zenbatekora iritsi gabe, eskatutakoa baino zenbateko txikiagoa jaso dutenei, betiere lortutako puntuazio hurrenkerari jarraikiz eta beharrezko eta behar adinako puntuazioa lortu bada.

3.–Gauzatzeko epeak.

Dirulaguntzaren xedeko proiektuak 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte gauzatu beharko dira, bi egun horiek barne. Ondorio horietarako, ulertuko da gauzatu direla epe horren barrenean sortu direnean eta 2022ko otsailaren 10a baino lehenago ordaindu direnean.

4.–Proiektu diruz lagungarriak.

Diruz lagundutako proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Proiektuko jarduerak Nafarroako Foru Komunitatean gauzatzea.

b) Diruz lagundutako jarduerak emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna bultzatu behar du.

c) Oinarri arautzaile hauetako helburu eta xedeetara egokituko dira, baita aplikatu beharreko beste araudietara ere.

Ez dira diruz lagunduko irizpide sexistak, arrazistak, xenofoboak edo beste edozein motatako diskriminazioa aplikatzen duten programak, proiektuak, jarduerak edo jarduketak. Era berean, deialdi honetatik kanpo uzten dira eraikuntza edota birgaitze obren proiektuak.

5.–Gastu diruz lagungarriak.

5.1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak inongo zalantzarik gabe, oinarri hauetan ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

5.2. Zehazki, honako hauek dira gastu diruz lagungarriak, besteak beste:

A. Proiektuko jarduerak egiteko beharrezkoak diren zuzeneko gastuak, hala nola:

a.1) Higiezinen alokairuak eta horiek erabiltzearen ondoriozko gastu arruntak, higiezin horietan egiten diren jarduera guztien artean diruz lagundutako jarduera egiten den proportzioan.

a.2) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak eta hornidurak.

a.3) Langileria gastuak, haien barnean egonda soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta jarduerak koordinatzeaz arduratzen diren langileen beste lan karga batzuk, eta/edo entitate onuradunak jarduerak gauzatzeko izendatutako gainerako langileenak. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jardueraren ondoriozkoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa. Langile gastuentzako dirulaguntza Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan lan egiten duten profesionalentzat ezarritako bera izanen da, gehienez; koordinazio lanetarako langileen kasuan, haien profila ez da izanen gizarte-langileei dagokiena baino handiagoa.

a.4) Bidaiak eta dietak. Langileen mugigarritasunaren ondoriozko gastuak dira, jarduerak egiteari zuenean lotuta daudenak, kontuan izanik Nafarroako Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakia, jarraibideak onesten dituena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enplegatuek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuen arloan. (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).

a.5) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitateaz kanpoko profesionalen kontratazioari dagozkion gastuak dira, diruz lagundutako proiektuan jasotzen den jarduera jakin bat egiteko kontratatzen den kasuetan.

a.6) Finantza gastuak. Sail honetan sartuko dira entitateak izanen lituzkeen gastuak, baldin eta bere jarduera ez eteteagatik hirugarrenei kalte egin eta bankuari mailegu bat edo kreditu lerro bat eskatzea beharrezkoa balitz. Kontzeptu horren barrenean egozten ahalko dira, bakar-bakarrik, dirulaguntzaren aurrerakina pagatu arte sortzen diren interesak eta, orobat, mailegua ireki eta ixteko gastuak. Banku kontuetako interes zordunak salbuetsita daude (kontu korronteetako zorpekoak). Kreditu lerroa edo mailegua deialdi honetan aurkezten den proiekturako eskatu beharko da, zalantzarik gabe; horretarako, 2.000 euroko dirulaguntza emanen da gehienez. Entitateak dirulaguntzaren aurrerakinik eskatzen ez badu, finantza gastuak ez dira aintzat hartuko. Dirulaguntzari dagozkion finantza gastuak kalkulatzeko, kontuan hartuko da banku entitateari eskatutako mailegua edo kreditua ez izatea proiektuaren guztirako kostuaren %70etik gorakoa. Bestela, ehuneko hori arteko hainbanaketa eginen da.

B. Zeharkako gastuak, emandako dirulaguntzaren %15 edo gutxiago direnean. Proiektuaren zeharkako gastutzat hartuko dira, ondorio horietarako, entitate onuradunaren funtzionamendu orokorreko gastuak (langileriaren beste gastu batzuk, lokalenak, bulego materialak eta beste gastu arrunt batzuk). Zeharkako gastu horien %85, gutxienez, Nafarroan egin beharko dira.

5.3. Honako gastu hauek ez dira diruz lagungarriak:

a) Balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZa) zenbatekoa, hura jasanarazten ahal bada, hau da, berreskuratu edo konpentsatzen ahal denean.

b) Ondasun inbentariagarriak eskuratu, birgaitu eta hobetzea.

c) Amortizazioak.

d) Protokoloko eta luxuzko gastuak (otamenak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, eskersariak lantegietara joate hutsagatik edo antzeko beste edozein).

e) Interesak, errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak.

f) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

5.4. Kasu guztietan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

6.–Entitate onuradunek bete beharrekoak.

6.1. Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak jaso ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Bere izaera juridikoarekin bat etorriz legez eratutako pertsona juridikoa izatea, eta dagokion administrazio erregistroan inskribatuta egotea. Baita pertsona juridiko pribatuen taldeak ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan xedatutakoarekin bat.

b) Irabazi-asmorik ez izatea.

c) Bere estatutuetan jasota izatea, helburu edo xede sozialen artean, esku-hartze sozialeko lana egitea, proiektua zer modalitaterako eskatzen den, modalitate horrekin lotura duen esparruan.

d) Ordezkaritza izatea Nafarroako Foru Komunitatean.

e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan xedatutakoa betetzea.

f) Eskatzailea ez egotea zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo, hala bada, ez egotea zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

6.2. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak. Orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean bete beharko dira, justifikazio epea bukatu arte.

7.–Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea eta modua.

7.1. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

7.2. Eskaerak aurkezteko modua.

Eskaerak eta aurkeztu beharreko agiri guztiak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez:

http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1

Identifikatzeko, beharrezkoa izanen da ziurtagiri digitala izatea.

Eskaera honako honi zuzenduko zaio: Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia.

Entitate bakoitzak proiektu bakar bat aurkezten ahalko du modalitate bakoitzeko.

Hainbat entitatek batera ekintza bat garatuz gero, orduan eskaera ekintza garatzea bere gain hartu duen entitateak aurkeztuko du; ekintzari dagozkion ordainketa eta gastu guztiak egin beharko ditu.

7.3. Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera Nafarroako Gobernuaren eskabide orokorrean aurkeztuko da. Helbide honetan dago eskuragai:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6238/Descarga-de-la-instancia-general

Behar bezala betetako eskabide ofizialarekin batera, dokumentazio hau ere aurkeztuko da, eskaneatuta eta agiriak bereizita eta behar bezala identifikatuta:

A. Entitate eskatzaileari buruzko dokumentazioa:

a) Entitatearen estatutuak.

b) Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat. Entitateak helbide soziala Nafarroatik kanpora baldin badu, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean ordezkaritza bat ireki dela dioen ziurtagiria. Aipamen horren ordez beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria aurkezten ahalko da, ordezkaritza hori badela egiaztatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Ziurtagiri horrek/horiek urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna izan beharko du/dute, deialdi hau argitaratzen den egunean.

c) Identifikazio fiskaleko txartela.

d) Ordezkaritza Nafarroako Foru Komunitatean duela frogatzen duen ziurtagiria.

e) Onuradun izateko baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, IV. eranskineko ereduaren araberakoa.

f) Sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazio ezari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, V. eranskineko ereduaren araberakoa.

g) Gardentasun betebeharrak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, VI. eranskineko ereduaren araberakoa, eta, kasua bada, bidezko informazioa, entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatua.

h) Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak emandako ziurtagiria, frogatzen duena egunean dituela Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak. Ziurtagiri horrek hilabeteko antzinatasuna izanen du gehienez. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko Ekonomia eta Ogasun Departamentuan (VII. eranskina).

i) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak egindako ziurtagiria, gehienez hiru hilabeteko antzinatasuna izanen duena, frogatzen duena Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak egunean daudela. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko Ekonomia eta Ogasun Departamentuan (VII. eranskina).

j) Beste dirulaguntza batzuk eskatu eta/edo jasotzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, VIII. eranskineko ereduaren araberakoa, eta, kasua bada, bidezko informazioa, entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatua.

k) Kasua bada, BEZaren aitorpenak egitetik salbuetsita edo lotuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria, Nafarroako Zerga Ogasunak edo Espainiako Zerga Administrazioko Estatu Agentziak gehienez hiru hilabete lehenago egina.

l) Hala badagokio, eta 10. oinarrian xedatutakoari dagokionez, aurrerakin eskabidea eta dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, eta premia frogatzeko egiaztagiriak, III. eranskineko ereduaren arabera. Horrez gainera, erakundeak ordaindu beharko lituzkeen finantza-gastuak egiaztatu ahal izanen dira, baldin eta jarduera hirugarrenen kalterako ez eteteak banku mailegu bat edo kreditu lerro bat eskatzea badakar berekin, 5. oinarriko 2.A.a.6) apartatuan aurreikusita dagoen bezala.

m) Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada; Nafarroako Gobernuaren webguneko Diruzaintza Inprimakien atalean egonen da eskuragarri.

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/Recursos/Impresos+de+Tesoreria.htm

B. Dirulaguntzaren xede den proiektuari buruzko dokumentazioa, baloratzeko:

a) Eskabide tekniko eta ekonomikoko ereduak, euskarri informatikoan eta inprimaki ofizialaren arabera aurkeztuak. Interesdunen eskura egonen dira Nafarroako Gobernuaren webguneko Zerbitzuen Katalogoan (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

Eskabide teknikoek ezin izanen dute 20 orri baino gehiago eduki (edo 10 orrialde bi aldeetatik), Arial 11 letran eginda. Eskabide tekniko luzeagoak atxikiz gero, baloraziorako lehen 20 orrialdeak baizik ez dira aintzat hartuko.

b) Agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proformako fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren bestelako agiriak. Dokumentazio hori guztia memoriaren eranskintzat hartuko da.

7.4. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren arabera, Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituzten agiriak edo administrazio honen esku dauden datuak badira, ez da beharrezkoa izanen a), b) eta c) letretan derrigorrezko gisa bildutako agiriak aurkeztea, betiere agiri horietan aldaketarik ez bada jaso. Foru Komunitateko Administrazioko organoen esku badaude, eskatzaileak zehaztu egin beharko du noiz eta zer administrazio organotan aurkeztu zituen agiri horiek, betiere bost urte baino gehiago igaro ez badira espediente hura amaitu zenetik.

7.5. Eskabideak ez baditu adierazitako baldintzak betetzen, gehienez 10 egun balioduneko epean zuzentzeko eskatuko zaio entitate interesdunari. Hala egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko da, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, zeina Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera emanen baita.

Aurrekoa gorabehera, 7.3.B apartatuan adierazitako dokumentazioa ez da zuzenduko.

8.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.

8.1. Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokakoa izanen da, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin.

8.2. Prozeduraren instrukzioa Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuari dagokio. Zerbitzu horrek egiaztatuko du, hain zuzen, dirulaguntzak jasotzeko derrigorrezko baldintzak betetzen direla, eta ofizioz baloratuko ditu eskabideak, II. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.

8.3. Eskaerak bereiz eta bere aldetik baloratuko dira, bere modalitatearen arabera (1. oinarrian adieraziak), 0tik 100 puntura arteko eskalan, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.

8.4. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek gutxienez 60 puntu lortu beharko dituzte. Horietarik 35, gutxienez, II. eranskineko “b” apartatuan eta “d” apartatuan.

8.5. Modalitateren batean positiboki baloratzen diren eskaera guztien zenbatekoak gainditzen badu aurrekontuetan modalitate horretarako ezarritako dirua, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino banatuko dira.

Gerakinik izanez gero, eta gerakina txikiagoa baldin bada puntuazioaren arabera hurrengo den proiekturako eskatutako aurrekontua baino, dirulaguntza proposatuko da baldin eta efizientea bada hura ematea. Horrelakoetan, onuradunari eskabidea berridazteko eskatu ahal izanen zaio, konpromisoak eta baldintzak egokitu ditzan eman daitekeen dirulaguntzara, haren xedea eta ezaugarriak bere horretan utzita, betiere

8.6. Jarduketaren modalitate berean proiektu batek baino gehiagok puntuazio bera lortu eta aurrekontuan krediturik ez dagoen kasuan, II. eranskineko “b” apartatuan puntuazio handiena lortzen duena izanen da entitate onuraduna. Berdinketak irauten badu, proiektuak baloratzeko irizpideen b.1 apartatuan lortutako puntuazioaren arabera ebatziko da.

8.7. Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuak, balorazioa egin ondoren, ebazpen proposamena eginen dio Migrazio Politiketako zuzendari nagusiari, dirulaguntza jasotzeko derrigorrezko gisa ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona edo erakunde onuradunak adierazita, eta, hala badagokio, dirulaguntza zergatik eman den adieraziko du.

9.–Prozeduraren ebazpena.

9.1. Instrukzioa egin duen organoak egindako ebazpen proposamenean oinarrituta, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak dirulaguntzen emakida ebatziko du, dirulaguntza eman zaien eskatzaileen zerrenda adieraziko du ebazpen horretan, eta berariaz jakinaraziko du gainerako eskabideak ezetsi direla; ezetsitako eskabide horien artean zehaztu egin beharko da, besteak beste, aurrekontu baliabideen esleipena mugatzearen ondorioz ezetsi direnak.

9.2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro baina berariazko ebazpena jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da.

9.3. Deialdiaren ebazpena entitate interesdunei jakinaraziko zaie administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala, eta Nafarroako Atarian argitaratuko da (www.navarra.es/AyudasyBecas).

10.–Epea eta ordainketa modua.

10.1. Oro har, dirulaguntza aldez aurretik ordainduko da, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, baldin eta irabazi-asmorik gabeko entitateek edo horien federazio, konfederazio edo taldeek ez badute aski baliabiderik dirulaguntza jaso duen jardueraren gauzatzea behin-behinekoz finantzatzeko, betiere behar bezala frogatzen badute. Horretarako, dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsik ez dagoela jakinarazteko erantzukizunpeko adierazpen bat eta premia frogatzeko egiaztagiriak aurkeztu beharko dira. Horretarako, ordezkariaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, non honako hauek adierazi beharko baitira: erakundearen titulartasuneko banku kontuen kopurua, diruzaintzako egoera orria edo banku-kontuen saldoa, dirulaguntzaren xedearekin lotutako eta ordaindu edo kobratu gabeko gastuen eta diru-sarreren zerrenda, eta proiektuarekin lotu gabeko gastu- eta sarrera-konpromisoak, hori guztia deialdi honen III. eranskinari jarraikiz.

Aurrerakin hori ordainketa bakar batean ordainduko da, emandako dirulaguntza osoagatik, eta gehienez ere hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena ematen denetik zenbatzen hasita.

Aurrekoa gorabehera, emandako dirulaguntzaren % 60 aldez aurretik kobratzeko aukera ere izanen dute interesdunek, eta horretarako ez du zertan egiaztatu beharko baliabide nahikorik ez duela, betiere esleituriko zenbatekoa 15.000 eurotik gorakoa ez bada.

10.2. Aurreko apartatuan aurreikusi gabeko kasuetan, dirulaguntza ordaintzeko agindua emateko ebazpena azaroan eginen da, 11. oinarrian adierazitakoaren arabera jarduera egin dela justifikatu ondoren.

Aurrekoa gorabehera, gauzatzeko dagoen dirulaguntzaren zatiaren aurrerakina biltzen ahalko da, betiere ordainketa aurreratu horrek ez badu gainditzen emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren %60. Dirulaguntzaren azken ordainketarako eskubidea ematen duen azken txosten partziala aurkezteko azken eguna 2021eko urriaren 29a izanen da.

Aurrekoa alde batera utzi gabe, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak eskubidea izanen du baimena emateko aurrerakina jaso dadila gauzatzeko geratzen den dirulaguntzaren zatiagatik, baldin eta 2021eko urriaren 29an aurkeztutako frogagiria ez bada nahikoa emandako dirulaguntzaren %40 gauzatu dela egiaztatzeko, eta, betiere, jardueraren garapena larriki aldatu edo zaildu duten inguruabarrak agertzen badira.

11. oinarria.–Dirulaguntzaren justifikazioa.

11.1. Entitate onuradunek, eskabidearekin batera, diruz lagundutako proiektua gauzatzeari buruz behar diren txosten tekniko eta ekonomiko guztiak aurkeztu beharko dituzte, formulario ofizialean eta euskarri informatikoan, zeina Nafarroako Gobernuaren webgunearen Zerbitzuen Katalogoan eskuratzen ahal baita (https://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

11.2. Erakunde guztiek, gastuaren eta ordainketaren egiaztagiri egokiak izan bezain laster, jarduera egin dela egiaztatzeko behar diren txosten teknikoak eta ekonomikoak aurkeztu beharko dituzte, egutegi honen arabera:

–2021eko urriaren 29a: dirulaguntza ordaintzeko eskubidea ematen duen txostena aurkezteko azken eguna, 10.2 oinarrian aurreikusitako baldintzetan. Halaber, dirulaguntzaren zenbatekoa aldez aurretik ordaindu bada, azken eguna izanen da jardueraren zati gauzatua egiaztatzen duen txostena aurkezteko ere. Amaierako izaera izanen du, baldin eta bertan justifikatzen bada diruz lagundutako proiektu osoa gauzatu dela, oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaren arabera; aitzitik, tarteko izaera izanen da bestela.

–2022ko otsailaren 10a: kasu guztietan, azken txostena aurkezteko azken eguna; han, gauzatzeko epean egindako gastuak jasoko dira, 3. oinarrian aurreikusitako moduan.

Prozedura kudeatzen duen zerbitzuak eskatzen ahalko du, edozein unetan, proiektuaren bilakaerari buruzko txosten bat aurkezteko, azalduko duena diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren. Halaber, aurrez aurreko jarraipena egin ahal izanen zaio diruz lagundutako proiektuari.

11.3. Bitarteko edo azken txostena, gastuaren eta ordainketaren egiaztagiriak dituena, justifikazio kontuaren bidez eginen da, eta honako elementu hauek izanen ditu:

–Proiektuaren bilakaerari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa, oinarri honen 1. apartatuan aurreikusitako ereduaren arabera. Kronograma batean adieraziko da diruz lagundutako jarduerak ezarritako helburuen arabera gauzatu direla (orduak, prezioa, parte-hartzaileen kopurua, etab.), eta ordaindutako gastu guztien zerrenda ordenatua, zenbakitua eta xehatua ere agertuko da. Tartean txosten horiek aurkezturik ere, programaren azken txostena aurkeztu beharko da hura bukatutakoan.

–Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen ziurtagiriak, digitalki aurkeztu beharko direnak. 2021eko urtarrilaren 1aren ondoren jaulkitako dokumentuak baino ez dira onartuko egiaztagiri gisa, hala nola banku laburpenak, ordainagiriak eta fakturak. Agiri horietan honako hauek jaso beharko dira: agiri zenbakia, jaulkipen data eta ordainketa data efektiboa, jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, kontzeptua, zenbatekoa eta ordaintzeko formula, fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera. Kanpoan gelditzen dira, berariaz, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna eta/edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

100 eurotik gorako gastuen ordainketa guztiak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste dokumentu batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein dokumentu.

Onartutako gastuen zerrenda eta dagozkien aldaketak, halakorik egonez gero, ordainketa proposamenarekin batera aurkeztuko dira, edo, bestela, gastuaren justifikazioarekin batera, baldin eta interesdunari dirulaguntzaren ordainketa aurreratua egin bazaio.

–Zergapetuta egonez gero, BEZ konpentsatuaren aitorpena (kontuan izan dirulaguntzatik kanpo geratzen dela balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileak berreskuratu edo konpentsatu dezakeena, bai eta antzeko beste zerga batzuk eta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere).

–Hiruhilekoko 715 eredua (lan atxikipenak, zenbait enpresa eta lanbide jarduerenak eta sarienak), eta hiruhilekoko 759 eredua (errentamenduengatiko atxikipenak), biak digitalizatuak (telematikoki edo USB euskarrian aurkeztuta).

–Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, digitalizaturik (telematikoki aurkeztuta edo USB euskarrian), non frogatzen baita proiektuko langileek finantzaturiko programetan egin dituzten lanaldien egozpena, eta proiektuan aritu diren langileei ordaintzeko benetan bideratu dela.

–Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria (telematikoki aurkeztuta, edo USB euskarrian), non frogatuko baita justifikazioko kontuan inputatutako zeharkako gastuen portzentajea eta jarduera garatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.

–Hileko nominen zerrenda, langileei eta Gizarte Segurantzari egindako ordainagiriekin eta digitalizatutako lan kontratuekin batera (telematikoki edo USB euskarrian aurkeztua), hori guztia dirulaguntzaren bidez finantzaturiko langileei dagokienez.

–Beste edozein dokumentazio –idatzia edo grafikoa–, borondatez eman nahi dena, diruz lagundutako proiektuaren egikaritzea egiaztatzeko.

11.4. Baldin eta, dirulaguntzaz gain, funts propioak edo bestelako dirulaguntza nahiz baliabideak erabiltzen badira jarduerak finantzatzeko, frogatu egin beharko dira halako funtsen zenbatekoa, jatorria eta dirulaguntzaren xede diren jardueretan izan duten aplikazioa.

11.5. Instrukzio organoak zehazten duenean zuzendu daitezkeen akatsak daudela entitate onuradunak aurkeztutako justifikazioan, horren berri emanen dio, hamar egun balioduneko epean zuzendu ditzan.

11.6. Diruz lagundutako zenbateko osoa oker justifikatuta badago, justifikatu gabeko zatia jasotzeko eskubidea galduko da, eta justifikatu gabeko gastuen eta ordainketen zenbatekoa itzultzeko prozedura abiaraziko da hortik aurrera.

12.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntzen entitate onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza ematea eragin duten proiektua eta jarduerak gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea.

b) Oinarri arautzaileotan aipatzen diren frogagiriak, tartekoak eta azkenekoak, aurkeztea.

c) Organo kudeatzaileari jakinaraztea proiektuari esleitutako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak, eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak gehienez ere hilabeteko epean ordeztu beharko dira, dirulaguntza ematean aintzat hartutako langile gastuak osatzeko behar den lanaldi portzentajerako kontratatuz.

d) Organo kudeatzaileak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

e) Dirulaguntzaren jatorria jakitera ematea, diruz lagundutako proiektuek gauzatutako zabalkunde eta publizitate orotan, baita zerbitzua ematen den lokalean ere. Zabalkunde idatzian edo grafikoan Nafarroako Gobernuaren logotipoak agertu beharko du, dirulaguntza jasotzen duen erakundearenak duen tamaina berean eta ikusteko moduko baldintza beretan, eta Nafarroaren Sinboloei buruzko otsailaren 27ko 4/2020 Foru Legean ezarritakoari jarraituz.

f) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo emaileari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren frogatu baino lehen.

g) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

h) Justifikazio kontuak aurkeztea ezarritako ereduaren arabera.

i) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

j) Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, baldin proiektua gauzatzea nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, eragina izan beharko du helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, partidako multzo bakoitzaren %20ko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Aldatzeko eskabideetan aldaketa edo zailtasun horren gainean behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala azaldu, betiere 2021eko urriaren 29a baino lehen. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabehera eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo azken txostenean, barnean dela Nafarroako Gobernutik kanpoko finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.

k) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen ezarritako gainerako eginbeharrak.

13.–Hornitzaileen azpikontratazioa eta hautaketa.

13.1. Onuradunek jarduera diruz lagungarriak azpikontratatzeko, bete beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoa.

13.2. Hala badagokio, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, diruz lagundutako gastuak aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzu emateko baldin badira eta 12.000,00 euro baino handiagoak badira, organo emaileari frogatu beharko diote enpresa edo entitate hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Kontsulta-tramitearen gaineko dokumentazioa eta eskaintzak gorde egin beharko ditu entitate onuradunak. Kontu horiek agiri bidez frogatu beharko ditu dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratua sinatu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapenaren arrazoiei buruzko txosten labur bat aurkeztuko da.

13.3. Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea, baldin eta gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasunagatik, behar adina ez badira merkatuan hornidura edo zerbitzu hori ematen duten enpresak.

14.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

14.1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak ematea bateragarria da jarduera egiteko jasotzen diren beste batzuekin.

14.2. Ematen diren dirulaguntza guztiek ez dute sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publiko batzuen laguntzekin edo dirulaguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua. Horretarako, entitate onuradunak VIII. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpena bete beharko du.

15.–Baldintzak ez betetzea.

15.1. Oinarri hauetan ezarritako betebeharren bat betetzen ez bada, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitako gainerako kausak gertatzen badira, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa osorik edo zati batean itzuli beharko da, 35. artikulu horretan ezarritakoaren arabera.

15.2. Ez-betetzeak mailakatzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan bereziki, eman beharreko dirulaguntza edo, hala badagokio, itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko:

–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.

–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.

–Azken justifikazioan ez-betetze formal hutsak eginez gero, dagozkion dokumentuak epez kanpo aurkeztu diren egunen kopurua.

15.3. Aurreko ataletan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan araututakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean bildutako aurreikuspenei.

16.–Administrazio errekurtsoak.

Oinarri arautzaile hauen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz.

Oinarri arautzaile hauek aplikatuz Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emandako ebazpenen kontra, bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariari, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz. Errekurritutako egintza berariazkoa ez bada, edozein unetan jar daiteke gora jotzeko errekurtsoa, isiltasun administratiboaren ondorioak izan eta biharamunetik aurrera.

17.–Datuen tratamendua.

Deialdi honetan parte hartzeak berekin ekarriko du Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak entitate parte-hartzaileen datuen tratamendua egitea, eta tratamenduaren arduraduna Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia izanen da.

Datuen tratamendua justifikatuta dago deialdiaren parte-hartzea kudeatu behar delako, eta dirulaguntza ematen denean, alderdien artean sortzen den harreman juridikoa kontrolatu eta gauzatu behar delako. Helburu hori interes publikoko edo ahal publikoko legitimazioa da, Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluan zehazten den moduan, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea da oinarri juridikoa.

Dirulaguntzen entitate onuradunen datuak, tratamenduaren helburukoak, mota honetakoak dira: identifikaziokoak, harremanetarakoak, bankukoak, profesionalak eta ekonomiko-finantzarioak, edo helburu horretarako behar den beste edozein.

Entitate parte-hartzaileen datuak zein helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Zehazki, kontserbaziorako aurreikusitako epea izanen da Nafarroako Gobernuaren agiri kontserbazioaren indarreko egutegian aurreikusita dagoena.

dpd@navarra.es helbidean erabil dezakete interesdunek datu pertsonaletan sartzeko eskubidea, bai eta haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramatekoak ere. Konforme ez egonez gero, jo dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegora: https://www.aepd.es/.

18.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri hauetan aurreikusirik ez dagoen orotan, bete beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoa.

II. ERANSKINA

Balorazio-irizpideak (100 puntu gehienez)

IRIZPIDEAK

PUNTUAK

a. Erakundeen bidezkotasuna (12 puntu arte):

a.1. Generoa (5 puntu arte).

Entitatean erantzukizun karguetan dauden emakumeen kopurua

–%50 baino handiagoa

–%20tik %50era artekoa

–%20 baino txikiagoa

1 puntu

0,50 puntu

0,25 puntu

Kontrataturiko emakumeen kopurua

–%50etik gorakoa

–%20tik %50era artekoa

–%20 baino txikiagoa

1 puntu

0,50 puntu

0,25 puntu

Emakume boluntarioen kopurua

–%50 baino handiagoa

–%20tik %50era artekoa

–%20 baino txikiagoa

1 puntu

0,50 puntu

0,25 puntu

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plan bat izatea

1 puntu

Sexu jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren prebentzio protokolo bat izatea

1 puntu

a.2. Migratzaileekin harrera eta lagun egiteko proiektuen lan arloan izandako esperientzia (5 puntu arte)

Azken 5 urteotan migratzaileei harrera edo lagun egiteko proiektuak. 1 puntu, proiektu bakoitzeko.

5 puntu arte

a.3. Entitatean boluntariotza sustatzea eta garatzea (2 puntu arte)

Boluntariotza plan bat du

2 puntu

Lan egonkorreko ildo baten garapena

Gehienez ere puntu bat.

b. Proiektuaren koherentziari buruzko analisia (50 puntu arte)

b.1. Proiektuaren oinarriak (10 puntu arte)

Guztiz koherentea

10 puntu arte

Oso koherentea

8 puntu arte

Koherente samarra

6 puntu arte

Ez oso koherentea

2 puntu arte

b.2. Parte hartzaileen profilak aurkeztutako proiektura egokitzea (3 puntu arte)

Oso egokia

3 puntu arte

Egokia

2 puntu arte

Hala-holakoa

Puntu bat arte

b.3. Arreta bereziko kolektiboak (egoera oso ahulean dauden adingabeak, gazteak eta emakumeak) (2 puntu)

Proiektua kolektibo horietako bati zuzenduta badago

2 puntu

b.4. Proiektuaren jarduketaren lurralde eremua (3 puntu arte)

Iruñetik eta Iruñerritik kanpoko udalerri batean edo gehiagotan egiten bada

3 puntu

Iruñean eta Iruñerrian eta, halaber, Foru Komunitateko beste udalerri batean egiten bada

2 puntu

Iruñean eta Iruñerrian soilik egiten bada

1 puntu

b.5. Esku-hartzearen udalerriko edo udalerrietako biztanle atzerritarren proportzioa (2 puntu arte)

%15etik gora

2 puntu

%10 eta %15 artean

1 puntu

%10 baino gutxiago

0,50 puntu

b.6. Helburuak: koherentzia, zehaztapen eta zehetasun maila (5 puntu arte)

Oso handia

5 puntu arte

Handi samarra

3 puntu arte

Eskasa

Puntu bat arte

b.7. Jarduerak: deskribapen eta egokitasun maila (5 puntu arte)

Oso handia

5 puntu arte

Handi samarra

3 puntu arte

Eskasa

Puntu bat arte

b.8. Jardueren egutegia ezartzea: deskribapen eta egokitasun maila (2 puntu arte)

Oso handia

2 puntu arte

Handi samarra

Gehienez ere puntu bat.

beheko solairua

0,5 puntu arte

b.9. Jardueren Hedapen Plana eta baliatu beharreko euskarriak: kalitate maila (2 puntu arte)

Oso handia

2 puntu arte

Handi samarra

Puntu bat, gehienez

beheko solairua

0,50 puntu gehienez

b.10. Helburuen, jardueren eta emaitzen koherentzia maila: (8 puntu arte)

Guztiz koherentea

8 puntu arte

Oso koherentea

6 puntu arte

Koherente samarra

4 puntu arte

Ez oso koherentea

Puntu bat, gehienez

b.11. Proiektu osoan genero ikuspegiak duen txertatze maila: (3 puntu arte)

Oso handia

3 puntu arte

Handi samarra

2 puntu arte

Eskasa

Puntu bat, gehienez

b.12. Proiektu osoan kulturen arteko ikuspegiak duen txertatze maila: (3 puntu arte)

Oso handia

3 puntu arte

Handi samarra

2 puntu arte

Eskasa

Puntu bat, gehienez

b.13. Proiektu osoan 2030eko Agendako GJHek duten txertatze maila: (2 puntu arte)

Oso handia

2 puntu arte

Handi samarra

Puntu bat, gehienez

c. Ebaluazio sistemaren kalitate maila: adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua (10 puntu arte)

c.1. Adierazleak: (3 puntu arte)

Egokitasuna eta bidezkotasuna

1,50 puntu arte

Zehaztasun maila

1,50 puntu arte

c.2. Egiaztapen iturriak: (3 puntu arte)

Egokitasuna

1,50 puntu arte

Zehaztasun maila

1,50 puntu arte

c.3. Ebaluazio eta jarraipen prozesua: (4 puntu arte)

Egokitasuna

2 puntu arte

Zehaztasun maila

2 puntu arte

d. Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen analisia (16 puntu arte)

d.1. Giza baliabideen egokitzapena (kontratatutako berezko langileak eta kanpoko langileak) eta esleitutako eginkizunak: (5 puntu arte)

Oso egokia

5 puntu arte

Egokia

3 puntu arte

d.2. Proiektuan boluntarioak noraino txertatu diren: (2 puntu arte)

Pertsona kopurua eta esleituriko eginkizunak

2 puntu arte

d.3. Baliabide teknikoak: (2 puntu arte)

Proiektura egokitzea

2 puntu arte

d.4. Baliabide ekonomikoak: (7 puntu arte)

Aurrekontua proiektura egokitzea

4 puntu arte

Bat etortzea eta argiak izatea eskabide teknikoan aurkeztutako informazioa eta eskaera ekonomikoan aurkeztutako informazioa (Excel dokumentua).

3 puntu arte

e. Sareko lana eta beste entitate eta baliabide batzuekiko koordinazioa (5 puntu arte)

e.1. Sarean lan egitea

3 puntu arte

e.2. Koordinazioa

2 puntu arte

f. Proiektuaren osagarritasun maila jarduketa eremuko beste baliabide batzuekin (2 puntu arte)

Oso handia

2 puntu arte

Handi samarra

Puntu bat, gehienez

g. Proiektuaren berrikuntza maila (2 puntu arte)

Oso handia

2 puntu arte

Handi samarra

Puntu bat, gehienez

h. Proiektuaren onuradunen parte-hartze maila (3 puntu arte)

h.1. Pertsonen sarbiderako erabilitako prozedura: (2 puntu arte)

Baliabide publikoen bidez bakarrik

2 puntu

Baliabide publikoen bidez gehienbat

1 puntu

Gehienbat gizarte entitateen bidez edo beste organismo pribatu batzuen bidez

0,50 puntu

h.2. Proiektuaren onuradun diren pertsonek parte hartzeko mekanismoak izatea (akordio idatziak, gogobetetasun inkestak, eta abar): (1 puntu arte)

Egokitasun maila

Puntu bat, gehienez

III. ERANSKINA

Dirua aurreratzeko eskabidea (PDFa).

IV. ERANSKINA

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko betebeharren gaineko adierazpena (PDFa).

V. ERANSKINA

Sexuagatiko edo generoagatiko diskriminaziorik ezari buruzko erantzukizunpeko adierazpena (PDFa).

VI. ERANSKINA

Gardentasun betebeharrak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena (PDFa).

VII. ERANSKINA

Baimena ematea (PDFa).

VIII. ERANSKINA

Beste laguntza batzuk eskatu eta/edo jaso izanari buruzko erantzukizunpeko adierazpena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2102897