59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak, 2021eko otsailaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko gastuen eta diru-sarreren aurrekontu bakarra, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Arakilen, 2021eko otsailaren 22an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2103088