59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi dira 2021eko plantilla organikoa eta funtzionarioen izenen zerrenda, 2020ko abenduaren 31koa, arau hauek xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 19. eta 20. artikuluak. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2021eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11n.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

1.–Funtzionarioak:

a) Lanpostua: idazakaria (1).

–Ordainsariaren maila: A.

–Lanpostuko osagarria: %43,72 eta familia laguntza.

–Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

b) Lanpostua: administrari laguntzailea (1).

–Ordainsariaren maila: D.

–Lanpostuko osagarria: %15.

–Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

–Barne igoeran betetzekoa, C mailako lanpostu huts baten sorrera.

2–Aldi baterako lan-kontratudunak:

a) Lanpostua: administrari laguntzailea, zenbait zerbitzu (2).

–Ordainsariaren maila: B.

–Sarbidea: oposizioa.

b) Lanpostua: aisiarako natur eremuko arduraduna (2).

–Ordainsariaren maila: D.

–Sarbidea: oposizioa.

c) Zerbitzu anitzetako arduraduna (1).

–Ordainsariaren maila: C.

–Sarbidea: oposizioa.

d) Lanpostua: zerbitzu anitzetako mendekoa (4).

–Ordainsariaren maila: D.

–Sarbidea: oposizioa.

3.–Funtzionarioen izenen zerrenda, 2020ko abenduaren 31koa:

a) Administrari laguntzailea: M.ª del Carmen Andueza Murguialday.

–Egoera: jardunean. Maila: D. Gradua: 4.

–Sarrera data: 1992ko apirilaren 1a.

Ameskoabarrenean, 2021eko otsailaren 11n.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2103188