59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2021erako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Susana Castanera Gómezek, Alloko Udaleko alkateak, ikusirik Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 217/2020 Ebazpena, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala, eta zuzendari nagusi beraren azaroaren 24ko 819/2020 Ebazpena, zeinaren bidez ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko herriko jaiegunak zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Alloko Udalaren zerbitzuko langileen 2021eko aste barreneko jaiegunen egutegia onestea eta honako hauek ezartzea ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaieguntzat:

URTARRILAREN 1a

URTEBERRI EGUNA

Urtarrilaren 6a

Errege eguna

Martxoaren 19a

San Jose

Apirilaren 1ean

Ostegun Saindua

Apirilaren 2an

Ostiral Saindua

Apirilaren 5a

Pazko astelehena

Maiatzaren 1a

Langileen eguna

Uztailaren 22a

Herriko jaieguna

Urriaren 12a

Pilareko Andre Maria

Azaroaren 1a

Santu Guztien Eguna

Abenduaren 3a

San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren eguna

Abenduaren 6a

Konstituzioaren eguna

Abenduaren 7a

Konstituzioaren egunaren zubia

Abenduaren 8a

Andre Maria Sortzez Garbia

Abenduaren 25a

Eguberri eguna

Horrez gain, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko lanordu kopurua finkatzen duen abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, ezartzen da udal bulegoak itxirik egonen direla abuztuaren 24ko 12:00etatik aurrera, herriko festak hastearekin, eta abuztuaren 25a, 26a eta 27a, jaiegun deklaratzen baitira. Halaber, abenduaren 24an eta 31n udal bulegoak 13:10ean itxiko dira.

Bigarrena.–Orobat baliogabeak izanen dira, 2021. urtean epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetarako deklaratu diren jaiegunak.

Hirugarrena.–Abenduaren 20ko 138/2017 Foru Aginduarekin bat, benetako lanorduen urteko kopurua 1.592 izanen da Alloko Udalean, honela banaturik:

A) Eguneko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 7:00etatik 15:30ra bitarte. Atsedenaldia gehienez 30 minutukoa izanen da.

B) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 11:00etatik 14:00ak arte izanen da.

C) Erregelamenduz ezarritako oporrak administrazio organo eskudunak emanen ditu, enplegatuak aldez aurretik eskatuta, zerbitzuaren beharrek horretarako bide ematen badute. Horrez gain, langileek aukeratu eta hartzeko 3 egun izanen dira, norberaren arazoetarako. Alkatetzari aurretik eskatu behar zaizkio behar adina denboraz, eta justifikatu.

D) Aurreko A) apartatuan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.

Betiere, 2021erako Nafarroako Administrazio Publikoetarako orokorrean ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, ediktu bidez, Alloko Udalaren iragarki-taulan, eta erabaki hau jakinaraztea, lan-egutegiarekin batera, Udaleko langile guztiei, aditzera emanik erabakiaren aurka zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean jakinarazpen honen biharamunetik hasita, edo, hautara, berraztertzeko errekurtsoa, hura eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, edo, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Epaitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau egiten denetik aurrera.

Allon, 2021eko martxoaren 3an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2103673