59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Alkatea lanera itzultzea

Ablitasko Udaleko alkateak, 2021eko otsailaren 26an, honako ebazpen hau eman zuen: alkatea lanera itzultzea.

Xedatzen da Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta hurrengoetan ezen alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapenaren ordenaren arabera, hura Udaletik kanpo dagoenean, eta ahalmenak espresuki beste baten esku utzi behar direla horretarako.

Kontuan hartuta 2020ko azaroaren 27ko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez (286. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n), erabaki zela alkatea lanera etorri gabe egonen zen aldian haren eginkizun guztiak ordeztea, bere eginkizunak betetzeko aldi baterako ezintasuna zela eta, 2020ko azaroaren 30etik lanera itzuli arte.

Ikusirik 2021eko otsailaren 27an lanean hastekoa dela.

Aipatutako legeriak emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Jasotzea alkatea lanera itzuli dela 2021eko otsailaren 27an.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen berri ematea osoko bilkuran, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Ablitasen, 2021eko otsailaren 26an.–Alkateordea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2103321