59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, obra-zaintzailearen lanpostu bat oposizioaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko. Izangaien behin betiko zerrenda

Ikusirik 2021eko urtarrilaren 18an bukatu dela erreklamazioak aurkezteko epea, Tuterako Udaleko alkateak Ebazpena eman du 2021eko otsailaren 26an, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, obra-zaintzailearen lanpostu bat oposizioaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdian, Tuterako Udaleko Lurralde Antolamenduaren Arloan jarduteko (C maila; 0512D10901 kodea plantillan).

Horrenbestez, ebazten dut:

Lehenbizikoa.–Deialdiaren 4. oinarriaren 3. apartatuan xedatuarekin bat, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, eta adieraztea ez dagoela baztertutako izangairik:

Onartuak:

–Peréz Ostiz, Pedro.

–Baztertuak: inor ez.

Bigarrena.–Kalifikazio mahaiko kide izendatzea Xabier Soto Bermejo, Langileen Batzordeko kide gisa. Deialdiaren oinarrietan ordezko gisa agertzen da, baina Marta Burgos Ausejo mahaikide titularraren ordez jardungo du.

Hirugarrena.–Onartutako izangaiei gogoraraztea 4.3 oinarrian jasotakoa, hau da, izangaien behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean bertan zehaztuko dela probak egiteko tokia, eguna eta ordua. Horiek horrela, eta 6. oinarriko 3. puntuan xedatutakoarekin bat etorriz, epaimahaiak erabaki du lehendabiziko ariketa (teoriko praktikoa) eta bigarrena (praktikoa) 2021eko apirilaren 15ean izango direla, ostegunarekin, 09:00etan, Tuterako Udaletxeko 1. aretoan (Plaza Zaharra, 1, Tutera).

Ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo, epaimahaiaren iritziz, izangaia nor den frogatzen duen beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira iragarritako data, ordu eta tokietan agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak. Orobat, boligrafo urdina eraman beharko dute.

Laugarrena.–Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan; Udalaren web-orrian (www.tudela.es) ere egonen da ikusgai, deialdiaren iragarkian, “Lan-eskaintzak” atalean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tuteran, 2021eko otsailaren 24an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2103463