59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

2021eko plantila organikoaren behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da 2021. urteko plantila organikoa, ondoren agertzen dena. Hasierako onespenaren iragarkia 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2021eko urtarrilaren 18an.

–Lanpostuak:

  • Idazkaria: Idazkari eta kontu-hartzailearen eginkizunak Bortzirietako Udaletako baten idazkariak beteko ditu. Lanpostuaren diru-ordainketa: Ehuneko 30, A mailaren oinarrizko soldataren gainean. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2019ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (C1 ahoz eta idatziz).

–Funtzionarioak:

  • Administrari bat. C maila. Mailako osagarria: Ehuneko 12. Lanpostuko osagarria: Ehuneko 14,20. Sarbidea: Lehiaketa-oposizioa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2019ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (C1 ahoz eta idatziz).

–Lan kontratu finkoak:

  • Hondakin teknikari bat. B maila. Lanpostuko osagarria: Ehuneko 35. Sarbidea: Lehiaketa-oposizioa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2019ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (C1 ahoz eta idatziz).
  • Zerbitzuen arduraduna. C maila. Mailako osagarria: Ehuneko 12. Lanpostuko osagarria: Ehuneko 8,52. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2019ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (C1 ahoz eta idatzizkoa B2).

Langileen izen zerrenda:

–Funtzionarioak:

  • Administrari-ofiziala: Ramona Olaziregi Mitxelena. Egungo egoera: Lanean.

–Lan kontratu finkoak:

  • Hondakin teknikaria: Txomin Elgorriaga Astondoa. Egungo egoera: Lanean.

–Aldi baterako kontratuduna.

  • Zerbitzuen arduraduna: Mikel Sanchez Etxegia. Egungo egoera: Lanean.

Etxalarren, 2021eko otsailaren 22na.–Presidentea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2103231