59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO, ARELLANO, ARROITZ, DEIKAZTELU ETA LERINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Allo Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2020ko abenduaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen langileen plantilla organikoa 2021erako.

Dokumentazioa Mankomunitatearen Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235.ari dagokionez xedatuarekin. Plantilla behin betiko onetsirik geldituko da baldin inork erreklamaziorik aurkezten ez badu.

Allon, 2021eko otsailaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Laura Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2103435