59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Adios udalerria taxi zerbitzuan sartzea

Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2021eko otsailaren 22an egin zuen saioan, besteak beste, akordio hau hartu zuen:

1.–Aldeko irizpena ematea, taxi zerbitzuari dagokionez, Adios udalerria Iruñerriko Mankomunitateari atxikitzeari.

2.–Espedientea jendaurrean jartzea 15 egun balioduneko eperako.

3.–Mankomunitateari atxikitzeko izapidea ebatzi eta gero, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko Departamentuari eskatzea has ditzala Adios udalerria Iruñerrian taxi zerbitzua batera emateko lurralde-eremuan sartzeko beharrezkoak diren izapideak.

Mankomunitateko estatutuetako 37. artikuluaren arabera, epe hori igarotzen bada alegaziorik aurkeztu gabe, atxikitzea behin betikotzat joko da. Ez bada hala gertatzen, Batzar Nagusiak, gehiengo osoaren bidez, erreklamazioak eta iradokizunak ebatzi beharko ditu eta behin betiko akordioa hartu beharko du.

Iruñean, 2021eko otsailaren 23an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2103142