59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2021eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarriak aldatzeko espedientea.

Aurrekontua betearazteko oinarrietan egindako aldaketa jendaurrean egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Zizur Nagusian, 2021eko otsailaren 26an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2103307