59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

2021eko karga-tasak

Zabaltzako Udalak, 2020ko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, 2021erako karga-tasak onetsi zituen. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2020ko 302. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ekoan, eta toki-erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Argitara ematen da 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egongo diren karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,25.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: Karga-tasa: %0,40.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskala. Zerga-tasa: %1.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga. %3, denbora tarte guztietarako. Karga-tasa bakarra: %10.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Arraitzan, 2021eko otsailaren 26an.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2103384