59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Hasierako onespena 2020ko 299. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 28an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Zabaltzako Udaleko 2021eko plantilla organikoaren behin betiko onespena eta langileen zerrenda, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/2021 Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoarekin.

2021EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioa

Lanpostua: Zabaltzako eta Beraskoaingo Udalen Batasuneko idazkari kontu-hartzailea. Buru den udala: Zabaltza. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35 + %3,72. Administrazio egoera: hutsik.

Langileen izenen zerrenda

Aldi baterako administrazio-kontratudunak

–M.ª Dolores San Martín Hermoso de Mendoza. Zabaltzako eta Beraskoaingo Udalen Batasuneko idazkaria: Lanaldiaren 2/5 Beraskoaingo Udalean eta beste 3/5 Zabaltzako Udalean. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35+3,72. Egoera: aldi baterako eszedentzia berezian.

–Silvia Chivite López. Zabaltzako eta Beraskoaingo Udalen Batasuneko idazkaria: lanaldiaren 2/5 Beraskoaingo Udalean eta beste 3/5 Zabaltzako Udalean. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %38,72. Egoera: jardunean.

Arraitzan, 2021eko otsailaren 26an.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2103383