55. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-724

Cementos Portland Valderrivas SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

–Eskatzailea: Cementos Portland Valderrivas SA.

–Olaztiko porlan fabrikaren gainezkatze puntuek, eurite egoeretan, ekarritako kutsadura minimizatzeko proiektua eraikitzeko lanak baimentzea.

Baimendu beharreko lanak dira plantako jariatze-uren araztegian zenbait elementu jartzekoak, jariatze-urak drainatzeko sistemak dituen hustubideetako gainezkatzeetatik Arakil ibaira isurtzen den uraren kalitatea hobetzeko; MKR Ingenieríak 2019ko urrian egindako proiektuari eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Kontrol Arloak 2021eko otsailaren 12an egindako txostenari jarraikiz bete behar dira lan horiek.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusteko sarbide telematikoa emanen zaie, tacalidad@chebro.es helbide elektronikoan eskaera egin ondoren, edo aurrez aurrez ikusten ahalko dira bulego orduetan Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren egoitzan (Sagasta pasealekua 2628, Zaragoza); espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopia ere eskura izanen dute Iruñeko bulegoetan (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2021eko otsailaren 17an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2103129