55. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2021-S-69

Igoako Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

–Eskatzailea: Igoako Kontzejua.

–Xedea: Igoako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

–Ur-ibilgua: Artius.

–Unitate hidrogeologikoa: Basaburua-Ultzama.

–Isurketa eginen den udal-mugartea: Basaburua (Nafarroa).

Isurketaren bolumena 5.075 m³-koa da urtean, eta tratatzen da Imhoff tanke batean, 26 m³-ko bi ganbarak osatutakoan, eta harrizko betegarria duen iragazki bakterianoan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusteko sarbide telematikoa emanen zaie, tacalidad@chebro.es helbide elektronikoan eskaera egin ondoren, edo aurrez aurrez ikusten ahalko dira bulego orduetan Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren egoitzan (Sagasta pasealekua 2628, Zaragoza); espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopia ere eskura izanen dute Iruñeko bulegoetan (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2021eko otsailaren 18an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2103128