53. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Nafarroako Administrazio Auzitegiko kide izateko deialdietan.

José María Gainza Ordoqui jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du proba teoriko-praktikoko behin betiko puntuazioen aurrean, Nafarroako Administrazio Auzitegiko kide izateko lanpostuko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdietan –bat bitarte baterako izendapenerako, eta beste bat behin-behineko kontrataziorako–. Deialdi horiek Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 25eko 1563/2020 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1 Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2021eko otsailaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2103229