53. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KINTOA MANKOMUNITATEA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Kintoa Mankomunitateko Batzarrak, 2021eko otsailaren 10ean egindako ohiko bilkuran, 2021. urteko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla organikoa Baztango Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik izanez gero, Batzarrak horien eta plantillaren behin betiko onarpenaren gaineko erabaki zehatza hartuko luke. Erreklamaziorik ez balego, plantilla behin betiko onartutzat emanen da, jendaurreko epea igaro ondoren.

Baztanen, 2021eko otsailaren 10ean.–Mankomunitate-burua, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2102717