53. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da ezen Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak hasiera batez onetsi zituela, 2021eko otsailaren 12an egin bilkuran, 2021eko aurrekontua, hura betearazteko oinarriak, plantilla organikoa eta enplegatuen zerrenda.

Interesdun guztiek espedientea azter dezakete, eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Izapide horretan ez bada alegaziorik egiten, hasierako onespena behin betikotzat joko da.

Erriberrin, 2021eko otsailaren 17an.–Mankomunitateko burua, Carmelo Pérez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2102674