53. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE-DEIA, Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 1eko 309E/2020 Foru Aginduaren aurka jarritako 60/2021 prozedura arruntaren barruan. Foru agindu horren bidez, ebatzi zen gora jotzeko errekurtso bat, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 18ko 92/2020 Ebazpenaren aurka jarritakoa.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak igorri du, ofizio bidez, administrazio espedientea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara, eta epatze-deia egin die Ángela García Dachary andreak Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 1eko 309E/2020 Foru Aginduaren aurka jarritako 60/2020 prozedura arrunteko interesdunei. Foru agindu horren bidez, ebatzi zen gora jotzeko errekurtso bat, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 18ko 92/2020 Ebazpenaren kontra jarritakoa. Ebazpen horren bidez onetsi zen merezimenduen behin betiko balorazioa, hautapen prozedura hauetako lehiaketa faseari dagokiona: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko prozedura, eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko prozedura, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako.

Ofizioan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, deialdi horretako fisika eta kimika gaztelaniaz espezialitateko interesdun guztiei epatze-deia egiten zaie, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2021eko martxoaren 1ean.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2103298