53. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onetsi ziren, gehiengoaz hartutako erabakiaren bidez, Udalaren 2019ko abenduaren 18ko osoko bilkuran. Horren iragarkia 2020ko 304. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 31n, baita iragarki-taulan ere. Jendaurreko aldia igaro denez inork espediente horren aurkako alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu da eta argitara ematen da haren laburpena, kapitulu ekonomikoka. Guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272., 276.2 eta 277. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin.

GASTUAK:

IZENA

HASIERAKO AURREIKUSPENA

(euroak)

1

Langileria-gastuak

1.145,869,86

2

Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak

1.678.029,25

3

Finantza-gastuak

8.500,00

4

Transferentzia arruntak

286.432,10

6

Inbertsio errealak

745.883,44

9

Finantza-pasiboak

100.518,24

GUZTIRA

3.965.232,89

DIRU-SARRERAK:

IZENA

HASIERAKO AURREIKUSPENA

(euroak)

1

Zuzeneko zergak

940.150,00

2

Zeharkako zergak

60.000,00

3

Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

452.638,00

4

Transferentzia arruntak

1.624.707,62

5

Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak

453.074,12

7

Kapital-transferentziak

434.663,15

GUZTIRA

3.965.232,89

Mendabian, 2021eko otsailaren 18an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2102740