53. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak, 2021eko otsailaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko aurrekontu orokorra. Jendaurrean egonen da Idazkaritzan hogei egun baliodunean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Halaber, hura betearazteko oinarriak ere baditu. Barne hartzen ditu erakundearen aurrekontuak eta “Lodosako Zaharren Egoitzako Patronatua” udal erakunde autonomoarenak. Jendaurreko aldia iragaten bada inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da.

Lodosan, 2021eko otsailaren 16an.–Alkate udalburua, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L2102676