53. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR ZENDEA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Galar zendeako Udalak, 2020ko abenduaren 17an egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Erabaki hori argitaratu zen 2021eko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 1ean.

Jendaurreko aldia iragan denez inork ez erreklamaziorik ez oharrik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsitzat hartzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluarekin; hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluka:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 702.042,98 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.167.995,28 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 672.608,22 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 400.647,72 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 280.030,08 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 24.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 3.247.324,28 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 2.019.000,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 108.040,27 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 165.831,83 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 833.940,70 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 370,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 109.341,48 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 10.800,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 3.247.324,28 euro.

Galarkide SL enpresa publikoaren aurrekontuak

Gastuak, guztira: 326.998,28 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 327.145,00 euro.

Getze Galarren, 2021eko otsailaren 15ean.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2102729