53. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

447/2021 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen gizarte-hezitzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 28an emandako 3025/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2021eko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen gizarte-hezitzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean ageri da.

2. Izangai baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, modu telematikoan, eta, kasua bada, egindako akatsak zuzentzen ahalko dituzte, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo bost egun balioduneko epean.

3. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiari igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ERANSKINA

Lekualdatze-lehiaketa. Gizarte-hezitzaileak

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

–Onartuak:

LARREA URRA, M. SOLEDAD

–Baztertuak:

Deialdiaren 3.1. atalean ezarritako baldintzak ez betetzeagatik:

DE CASTRO PASCUAL, MARTA

Iragarkiaren kodea: F2102802