53. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Baso aprobetxamenduaren enkante publikoa

Aberingo Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

–Lote bakarra: “El cerrado” eta “El monte”, alderdiak. Aberingo herri-lurrak dira, eta 2. poligonoko 410. lurzatian eta 1. poligonoko 101-B lurzatian daude, hurrenez hurren.

ESPEZIEA

ALDERDIA

ESTEREO KOPURUA

BOLUMENA GUZTIRA (m³)

ZURAREN BALIOESPENA (euroak)

Makal klonak

“El cerrado”

-

150,54

5268,90 euro

Alepo pinua (Pinus halepensis)

“El monte”

723

457,00

4.338 euro

Makal klonari eman zaion balioa da 35 euro metro kubiko bakoitzeko.

–Mozketa mota: arraseko mozketa.

–Jarduketaren azalera: 0,5 ha.

–Prezio horietan ez da sartu BEZa.

–Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2.

Alepo pinuari dagokionez, emaitzaren araberako aprobetxamendua izanen da; prezioa Alepo pinuko estereoko, 6,00 euro.

–Mozketa mota: bakanketa mistoa.

–Jarduketaren azalera: 11,70 ha.

–Prezio horietan ez da sartu BEZa.

–Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2.

Proposamenak Aberingo udaletxean aurkeztuko dira, 20 egun naturalean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik (15:00ak arte).

Proposamenak irekiko dira aurkezteko epea bukatu ondoko ostiralean, 10:00etan.

Baldintza teknikoak eta administrazio baldintzen agiria Aberingo Udaleko Idazkaritzan daude (Kale Nagusia 36; 31264 Muniain Iguzkitza, Aberin), edo web-orri honetan: www.aberin-muniain.org.

Aberinen, 2021eko otsailaren 16an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2102749