50. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko otsailaren 17an hartua, UHUNeko Iruñeko zentro elkartuaren unibertsitate patzuergoaren estatutuak aldatzea berronesten duena.

Nafarroako Gobernuak, 2016ko abenduaren 14an harturiko Erabakiaren bidez, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko zentro elkartuaren estatutu berriak berronetsi zituen. Aurrez, 2016ko azaroaren 22an, aipatutako zentroko zuzendaritza batzordeak aho batez onetsi zituen estatutu horiek. Erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2017ko urtarrilaren 26an.

UHUNeko Iruñeko zentro elkartuaren unibertsitate patzuergoaren zuzendaritza batzordeak, 2020ko azaroaren 19an eginiko bileran, aho batez onartu zuen indarrean dauden estatutuak aldatzea.

Estatutuen 13.5. artikuluak xedatzen du estatutuak aldatzeko akordioak patzuergoko erakundeetako gobernu organo bakoitzak berronetsi beharko dituela, hori gabe ez baitituzte baliorik izanen.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko zentro elkartuaren partzuergoaren estatutuen aldaketa, zuzendaritza batzordeak 2020ko azaroaren 19an aho batez onetsi zuena, berrestea. Aldaketa eranskin gisa gehitu zaio erabaki honi.

2. Erabaki hau UHUNeko Iruñeko zentro elkartuari jakinaraztea.

3. Erabaki hau Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateko Zerbitzura eta Unibertsitateko Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Erabaki hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko otsailaren 17an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

ERANSKINA

UHUNeko Iruñeko zentro elkartuaren unibertsitate patzuergoaren estatutuen aldaketa

2020ko azaroaren 19an eginiko bilkuran, zuzendaritza batzordeak aho batez onartu zuen UHUNeko Iruñeko zentro elkartuaren unibertsitate patzuergoan indarrean dauden estatutuak aldatzea. Aldaketa horrek ezabatzen du 16. artikuluaren 4. apartatuko “Patzuergoko gainerako erakundeetatik datorren finantzaketa arrunta” izeneko honako esaldia:

“Nafarroako Gobernua, 2016ko aurrekontu onetsia: 1.134.053,24 euro. Zentroaren guztirako aurrekontuaren % 52,5 da”.

Hartara, 16.4 artikulua honela geldituko da:

“4. Partzuergoko gainerako entitateetatik datorren finantzaketa arrunta. Zentro Elkartua finantzatzen duten gainerako erakundeek konpromisoa hartzen dute beren diru ekarpenak urtero eguneratzeko, Zuzendaritza Batzordeak onetsitako irizpideari jarraituz. Ondorio horietarako, Zentro Elkartuaren azken aurrekontuan esleitutakoaren aldean berrikusiko da ekarpen hori.

Estipulazio honetan jasotako diru ekarpenak hiru hilean behin (otsailean, maiatzean, abuztuan eta azaroan) gauzatu beharko dira.

Beste entitate bat partzuergoan sartuz gero, erabakia eskatuko zaio Zuzendaritza Batzordeari, haren ekarpen arruntaren zenbatekoa zehatz dezan.”

Iragarkiaren kodea: F2102654