50. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-650

Rioja Vega SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Rioja Vega SA.

Xedea: upategi bateko saneamendu obretarako baimena ematea, eta hondakin uren isurketarako baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Ebro ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Viana (Nafarroa).

Urtean 2925 m³ isuriko dira, lohi aktiboen arazketa sistema baten bidez eta hondarren eta ihien bidezko iragazte sisteman tratatu ondoren. Lohien sistema orduko 42 m³ ur araztu ahal izateko diseinaturik dago.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusteko sarbide telematikoa emanen zaie, tacalidad@chebro.es helbide elektronikoan eskaera egin ondoren, edo aurrez aurrez ikusten ahalko dira bulego orduetan Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza); espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopia ere eskura izanen dute Iruñeko bulegoetan (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2021eko otsailaren 10ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2102515