50. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-730

Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.

Xedea: Lukingo eta Urbiolako saneamendu lanetarako eta hondakin uren isurketarako baimena.

Ur-ibilgua: Las Campanas erretena (Riomayor erreka).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Lukin (Nafarroa).

Isurketak 16.000 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta arazketarako instalazio berri batzuetan tratatuko da, elementu hauekin: bi Imhoff tanga, iragazki biologikoa eta hezegunea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusteko sarbide telematikoa emanen zaie, tacalidad@chebro.es helbide elektronikoan eskaera egin ondoren, edo aurrez aurrez ikusten ahalko dira bulego orduetan Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza); espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopia ere eskura izanen dute Iruñeko bulegoetan (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2021eko otsailaren 9an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2102514