50. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

MB 2021-C eta T-321. Akats material baten zuzenketa, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko lehendakariak 2020ko irailaren
17an emandako ebazpenean, Bardeako Ubideko ura erabiltzeko
2021eko tarifari buruzkoan

Akats material bat atzeman da lehendakari honek 2020ko irailaren 17an emandako ebazpen batean; ebazpen horren bidez Bardeako Ubideko ura erabiltzeko 2021eko tarifa onetsi zen, 15. Ustiapen Batzordeak, 2020ko apirilaren 13ko bilkuran, parte hartuz egindako proposameneko balioekin bat; Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Zuzendaritza Teknikoak 2020ko maiatzaren 14an onetsi zuen, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 309. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Nafarroako eta Zaragozako aldizkari ofizialetan argitaratu zen, hurrenez hurren 2020ko urriaren 20an eta 2020ko urriaren 22an. Honen bidez zuzenketa egiten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatuarekin bat, zeinak adierazten baitu Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzaketela, ofizioz edo interesdunak eskatuta, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak. Hau da zuzenketa:

Lehen aurrekarian, honako hau dioen tokian:

a) Nekazaritzako erabiltzaileek 29,2526857841 euroko tarifa ordainduko dute hektareako.

Obra multzoak amortizatzen 25 urte eman dituzten 64.064,01 hektareei 326.628,16 euro kenduko zaizkie kontzeptu horrengatik.

b) Hornidura eta industriarako erabiltzaileek 0,0182829286 euroko tarifa ordainduko dute metro kubikoko.

c) Aprobetxamendu hidroelektrikoetako erabiltzaileek 0,0073131714 euroko tarifa ordainduko dute kWh-ko.

Hau esan behar du:

a) Nekazaritzako erabiltzaileek 29,3754857970 euroko tarifa ordainduko dute hektareako.

Obra multzoak amortizatzen 25 urte eman dituzten 65.321,89 hektareei 333.041,42 euro kenduko zaizkie kontzeptu horrengatik.

b) Hornidura eta industriarako erabiltzaileek 0,0183596786 euroko tarifa ordainduko dute metro kubikoko.

c) Aprobetxamendu hidroelektrikoetako erabiltzaileek 0,0073438714 euroko tarifa ordainduko dute kWh-ko.

Horiek horrela, bidezkoa da:

1. Bardeako Ubideko ura erabiltzeko 2021eko tarifa onestea, ebazpen honen xede den balio-zuzenketa eginda.

2. Ebazpen hau Nafarroako eta Zaragozako probintzietako aldizkari ofizialetan argitara ematea.

3. Erakunde honen Zuzendaritza Teknikora eta Ekonomia Zerbitzura igortzea, haren berri izan dezaten.

4. Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2021eko otsailaren 11n.–Idazkari nagusia, Carolina Marin Hijano.–Lehendakaria, María Dolores Pascual Vallés.

Iragarkiaren kodea: E2102505